Santiago Gonzalezen lekua hartuko du Ignacio Corralesek TVEko zuzendari karguan. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Corrales, eta ardurazko hainbat kargu bete ditu Vertice 360º ekoizpen etxean. Enpresa horretako edukien arduraduna izan zen teknologia berri eta plataformetan, adibidez. Sogetel/Sogecine zinema-ekoizpen etxeko finantza zuzendaria eta A3Zko kudeatzailea izana da Corrales. Aurum Producciones jarri zuen martxan. Halaber, Cosmopolitan TV Spain eta Canal Cocina kateetako, zeinek Tele5rekin lotura duten, zuzendaria izandakoa da.
Santiago Gonzalez, bestetik, Secuoya komunikazio taldera joango da.
RTVEko Komunikazio eta Erakunde Harremanetako zuzendari berria Alfonso Nasarre da. COPE irratian egin du bere ibilbidearen parte handiena Nasarrek, eta, egun, irrati horretako Komunikazio zuzendaria zen. Esatari ere urte luzez aritutakoa da.
Komunikazioa
RTVEko kontseiluak Ignacio Corrales izendatu du TVEko zuzendari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu