Gerizpean
Sacha Goldberger-en argazkiak Getxophoton
GETXO.Super Mamika izeneko obra eskainiko du Sacha Goldberger argazkilari frantziarrak Getxophoto jaialdiaren barnean. Irailaren 30era arte, Bilboko Fnac-en egongo da ikusgai artistaren amona protagonista duen erakusketa. Depresiotik ateratzeko helburuarekin, amona Wonder Womanez mozorrotu zuen, eta fikziozko testuinguru batean kokatuz sortu zuen obra. Astelehenetik larunbatera bisitatu ahalko da, goizeko hamarretatik arratsaldeko bederatzietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu