Ezarian

'Saerichnites Abruptus', duela 49 milioi urteko icnofosila Zumaian

Itzurungo hondartzaren labarrean zegoen orain 49 milioi urtetako fosila. ALGORRI.
Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Zumaiko flyschak gordetzen zuen altxor handienetakoa da: duela 49 milioi urteko icnofosila. Asier Hilario Deba-Zumaia biotopoaren zientzia zuzendariak eta beste aditu batzuek duela zazpi urte aurkitu zuten. Saerichnites Abruptus izakiak arrokan utzitako arrastoa arriskuan zen, ordea, Itzurungo hondartzako labarrean. Itsaso kolpe batek eraman zezakeen. Horregatik, fosila gordetzen duen arroka-pieza labarretik atera, eta Algorriko interpretazio zentrora eraman dute. Arrastoa 1,5 metro luze da, eta 3 zentimetro zabalean. Munduan ez da ezagutzen izaki horren fosil hoberik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.