Sagareggae jaialdia, Hernanin

Dingwash, Chalwa Reggae Band, Tacumah Reagge Band eta Rude Kanka taldeek joko dute gaur Kontrakantxan

Hendaiako Dingwash taldeak Hernanin joko du gaur gauean Kontrakantxa gaztetxean. BERRIA.
urtzi urkizu
2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Jamaikar erritmoekin dantzatzeko aukera izango da gaur Hernanin, Sagareggae jaialdian. Dingwash, Cahlwa Reggae Band, Tacumah Reggae Band eta Rude Kanka taldeek joko dute. Gainera, DJ Bob & DJ Plan eta DJ GRD disko jartzaileek parte hartuko dute. Lau euroko sarrera ordainduta, goizaldera arte izango da jaiaz gozatzeko aukera. Gainera, gaztetxean janari postuak, edaria eta liburuak izango dira.

Dingwash taldea Hendaiakoa da. Javi Morcillo, Greg Hory Ampen, Yann Macabiau, Peio Lerdou eta Eric Susperregi dira taldeko kideak. Haien azkeneko diskoak Par delà le temps izena du, eta lan horretako kantak entzun ahalko dira gaur gauean. Taldearen musika honela definitzen dute: dark ambient-reggae-jazz-dub.

Chalwa Band 2006. urtean Bizkaiko Uribe Kosta bailaran sortutako taldea da. Hamar musikarik osatzen dute banda, eta King Konsul da kantaria. 80ko hamarkadako reggae jamaikarraren eragina dute haien doinuek.

Tacumah Reggae Band eta Rude Kank Donostiako taldeak dira. Aurrenekoan, hamahiru musikarik parte hartzen dute. Bigarrenean, bi gaztek reggae estilo ezberdineko biniloak nahasten dituzte.

SAGAREGGAEJAIALDIA 2012

Noiz.Gaur, 20:00etatik goizaldera arte.

Non. Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.