Larrituta zebilen Sam Peckinpah 1971. urte aldera. Izan ere, The Wild Bunch filmarekin sekulako arrakasta izan zuen, eta Straw Dogs amaitu berria zuen. Beldur zen zinemagile bortitz gisa betirako sailkatuko zutela. Horri buelta ematen saiatzeko, The Ballad of Cable Hogue inprobisatu zuen, alde samurra ere bazuela agerian uzteko, eta gaur ikusi ahalko dugun Junior Bonner hau egitea onartu zuen.
Peckinpahren munduan gaude, tirorik ez badago ere. Rodeo giroa gainbeheran, cowboy-en mundu arketipikoaren ilunabarrean, mendebalde basatiaren industrializiazioaren eta kapitalismoaren egunsenti zikinean.
Ace Bonner rodeo mutila izan da, baina erretiroa hartzeko garaia heldu zaio. Haurtzaroko herrira itzuliko da, familiarekin adiskidetzeko asmoz. Aita alkoholikoari egin beharko dio aurre, Australiara artzain joan nahi duen anaia txikiari eta etxegintzaren inguruko marrazo bihurturiko anaia zaharrenari.
Steve McQueenek sekulako lana egiten du filmean. Galtzaile ederren erretratu horrek ez zuen arrakastarik izan zinemetan, ikusleek beste zer edo zer espero zuten Peckinpah-McQueen bikotearengandik. Zuzendariak esan zuenez, «tirorik gabeko filma egin nuen, eta ikuslerik gabeko filmarekingeratu nintzen».
Maitane Mitxelena
############
El rey del rodeo
ETB2, 00:05. Zuz.: Sam Peckinpah. Akt.: Steve McQueen, Robert Prston, Ida Lupino, Joe Don Baker, Barbara Leigh. AEB. 103 min. 1972.
############
San Peckinpah bortitzaren samurtasun maskulinoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu