Gestio lanek eman dute emaitza, eta Xabi Alonsok bertatik bertara jasoko du Donostiako Urrezko Danborra. Ez da izango San Sebastian egunean, Real Madrilek partida baitu egun horretan eta jokalariak ez baitu Donostiara etortzeko modurik. Bezperan izango da, hilaren 19an, asteazkenean. Real Madrilek Donostiara etortzeko baimena eman dio Alonsori, eta udaletxeko areto nagusian jasoko du Urrezko Danborra, 18:00etan.
Lehen aldia da saria San Sebastian egunez ematen ez dela, eta aldaketa horrek beste bat ere ekarriko du: San Sebastian bezperan banatu ohi diren hiriko dominak San Sebastian egunean emango dituzte. «Nekeza izan da, baina saria Alonsori Donostian emango diogu. Hori zen garrantzitsuena», esan zuen Odon Elorza alkateak.
Agenda estua izango du Alonsok asteazkenean. Bazkalondoren hartuko du Madrilen hegazkina, eta zuzenean eramango dute Donostiako udaletxera, saria jaso dezan. Ekitaldia bukatu bezain pronto itzuliko da Madrilera.
San Sebastian egun bezperan jasoko du Xabi Alonsok Urrezko Danborra
Azken orduko okerrik ezean, asteazkenean, hilaren 19an, emango diote futbolariari hiriko ikur preziatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu