Joan den astean indartsu hasi zituzten zumaiarrek San Telmo jaiak (Gipuzkoa). Baina jaiek aurrera jarraitzen dute, eta orduan jaiez gozatzeko aukerarik izan ez zutenez, asteburu honetan izango dute zerekin ondo pasa.
Bihar gauean, herriko bertsolari eta musika taldeek abiatuko dute asteburuko eskaintza. Zumaiako bertsolariek saioa eskainiko dute Torreberrin, 20:00etan hasita; eta herriko musikariek Bertsio Gaua prestatu dute, 22:30ean hasiko da txosna eremuan.
Larunbat eta igandean guztientzako ekintzak prestatu dituzte, goizean hasi eta goizeko ordu txikiak arte.
Larunbat goizean haurrentzako jolasekin hasiko dute eguna, 11:30ean. Ordu berean, olagarro zoparen lehiaketa jokatuko da,eta baita igel eta pote txapelketak ere. Elustondo anai-arrebek alaituko dute saioa.
Bazkalorduan, txosna eremuan bilduko dira bazkaltzera, eta ondoren egingo den kantu saiora. Gauean, bestalde, txosna eremuan kontzertuak nagusituko dira: Zesatek, Lauroba eta Egurra, eta Kitto taldeekin.
Kofradian beste mota bateko musika entzungo da, disko jaia izango baita DJonekin.
Igande eguerdian, hain ikusgarria den zaldi lasterketa egingo dute Itzurun hondartzan. Arratsaldean, berriz, haurrentzako antzerkia egongo da Aita Mari aretoan, Poxpolo eta konpainiarekin, 18:00etan. Ordu berean, taloak eskainiko ditu Txinparta taldeak.
Orots taldeak jarriko dio musika santelmoen azken gauari. Gauerdian, bandera jaistearekin batera bukatuko dira jaiak.
Santelmoez gozatzeko bigarren aukera
Jaietako bigarren asteburuan, antzerkia, zaldi lasterketa eta musika izango dira, besteak beste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu