Gaur hasiko da Beterriko IV. Bertsolari Txapelketa, Andoaingo (Gipuzkoa) Ontza elkartean. Bi talde arituko dira norgehiagokan, hiruna bertsolarik osatuta, denak neskak. Alaia Martin, Jone Uria eta Miren Amurizak osatzen dute lehenengo taldea: Santa Ageda edo Ageda Deuna. Bigarrenak, berriz, Santa Lucia edo Donelutxi izena du, eta Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeitak osatzen dute. Gaiak jartzeko ardura ere neska batek hartu du, Saroi Jauregik, hain zuzen.
Aurtengoarekin, lau urtez jarraian antolatu du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak txapelketa. Batetik, Beterrin bertsozaletasuna handitzeko asmoarekin hasi ziren. Bestetik, bertsolari gazteei jendaurrean aritzeko eta trebatzeko aukera emateko helburua izan dute.
Urtarrilaren 28an izango da hurrengo saioa bertsolari txapelketan, bigarren kanporaketa egingo baita. Asteasun (Gipuzkoa) izango da, Aitz-Ondo elkartean. Hori irabazten duenak otsailaren 12an finala jokatuko du, gaurko txapeldunaren kotra. Villabonan (Gipuzkoa) izango da azken hori, Behar Zana elkartean. Saioetako sarrerak besteak beste Larramendi Bazkunaren eta Aiurriren egoitzetan daude (Zizurkil, Andoain eta Urnieta).
BETERRIKO IV. BERTSOLARI TXAPELKETA
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Andoaingo Ontza Elkartean.
Sei andre, bi talde eta bertsoak
Laugarrenez antolatu dute Beterriko Bertsolari Txapelketa. Gaur hasi, eta otsailaren 12an amaituko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu