Zein ezaugarri dituzte eleberrietako gay eta lesbianek? Nolakontatu ditu euskal literaturak euren arteko harremanak? Horien eta beste hainbat galderen inguruan jardungo dute gaur Gasteizen.
Batetik, Desira Desordenatuak. Queer irakurketak (euskal) literaturaz liburuaren aurkezpena izango da Gora tabernan, 19:30ean. Ekitaldiaren antolatzaileak 7menos20 eta Gora taberna dira.
Hamasei idazleren artean idatzitako liburua da; horien guztien artean Ibon Egaña ibili da koordinatzaile lanetan. Utriusque Vasconiae argitaletxeak Kritika Literarioa sailaren barruan kokatu du liburua. Bertan, gay eta lesbianen eta literaturaren artean dagoen harremana aztertu dute.Helburua literatura queer ikuspegitik aztertzea da. Horretarako, euskal idazleek zein atzerriko teoriko famatuek idatzitako testuak bildu dituzte.
Bestetik, Ez Dok Armairu / Ez Don Armairu gay-lesbiar poesia irakurraldia egingo dute gaur Parral tabernan, 20:30ean. Ekitaldiko partaideen artean daude, besteak beste: Rikardo Arregi, Angel Erro, Juanjo Olasagarre, Kattalin Miner, Ibon Egaña eta Mikel Ayerbe. Antolatzaileak GEU elkartea eta Parral taberna dira.
'DESIRA DESORDENATUAK'
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Gora tabernan.
GAY-LESBIAR POESIA
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Parral tabernan.
Sexualitatea literaturan
Gay eta lesbianak euskal literaturan nola agertu diren jorratuko dute gaur Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu