Sludge doom gaua Zarautzen

Aguirre eta Bad Luck Rides On Wheels taldeek kontzertua emango dute gaur Putzuzulo gaztetxean

Aguirre taldeak kontzertua emango du gaur gauean. DROWNED.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Tubes Gaves Us Wings lana Aguirre eta Bad Luck Rides On Wheels taldeen arteko lotura da. Iaz kaleratu zuten elkarrekin, eta gaur biak Zarautzen (Gipuzkoa) izango dira kontzertua ematen. Disko horretako abestiez gain, beste asko ere eskainiko dituzte. 20:30ean hasiko da kontzertua, Putzuzulo gaztetxean.

Bordeleko taldea da Aguirre; Bad Luck Rides On Wheels, berriz, Rostock hirikoa (Alemania). Doom, sludge eta crust doinuak jorratzen dituzten biek; halere, Alemaniako taldearen musikak doom metal ukituak ditu. Esperientzia handiko musikariak biltzen ditu azken horrek; hala nola, Abuso Sonoro, Manifest eta Necrocorrosion taldeetan aritutako musikariak dira. Miseria, porrota eta ezkortasuna lantzen dituzte euren abestietan, eta 2009an kaleratu zuten euren lehen diskoa. Euskarri berezia aukeratu zuten horretarako: disko bikoitza izan zen, DVD eta guzti. Aguirre taldeak ere, Bad Luck Rides On Wheels taldeak bezala, duela bi urte argitaratu zuen bere lehen lan luzea, Calvaire izenekoa.

Elkarrekin egindako diskoan, hiruna abesti aurki daitezke. Aguirrerenak 58, Penitent eta Like Weed; Alemaniako taldearenak, berriz, Escape, Worn eta War Machine dira.

AGUIRRE ETABAD LUCK RIDES ON WHEELS

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Zarautzen (Gipuzkoa), Putzuzulo gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.