Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberria telefilmbihurtuko da datorren urtean. Tentazioa ekoizpen etxea eta Mugaldekoak telesailean aritu den taldea ari da proiektua prestatzen, ETBrako. Hori da, hain zuzen, 2011. urtean ETBk izango dituen proiektu berrietako bat.
Fikziozko beste proiektua ETB2rako izango da: Jonan y Txori. Vaya semanita-ko pertsonaiak izango ditu ardatz, eta Xabier Zabaleta izango da gidoien arduraduna.
Urtarrilerako iragarrita dago ETB2ko Capital Cultura saio berria. Euskal sortzaileei tartea egingo die programak, Julio Flor eta Jose Fernandez de la Sotaren eskutik. Iñaki Gabilondo kazetariak, berriz, Transición y Democracia hamahiru ataleko dokumental saio bat aurkeztuko du gaztelaniazko katean. Juan Pablo Fus historialaria izango da zuzendaria. El Correo egunkariko kazetari Luis Alfonso Gamezek Escepticos dibulgazio saioa aurkeztuko du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren pieza didaktikoak emango ditu aurki ETBk.
KOMUNIKAZIOA
'Soinujolearen semea' eleberria telefilm bihurtuko du Tentazioak
Iñaki Gabilondok trantsizioaren inguruko dokumental saio bat aurkeztuko du ETB2rako 2011. urtean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu