Sokaren zentzu fisikoari zein poetikoari helduta, zazpi dantzari eta hiru musikarirentzako pieza sortu du aurten Kukai dantza konpainiak. Gaur Gasteizen aurkeztuko dute ikuskizuna.
Barnetik kanporaantolaturiko pieza bat da, gizabanakoaren intimitatetik gizartera, lokarriak kateatzen joaten dira dantzariak. Horren harira, barruko arropaz jantzita agertzen dira hasieran, eta poliki joaten dira janzten gizarterako mozorroak.
Alain Maia, Nerea Vesga, Eneko Gil, Vanesa Castaño, Ibon Huarte, Vivien Ingrams eta Urko Mitxelena dira dantzariak. Jon Maia eta Pantxika Telleriak sortu dute koreografia. Azken biak elkarrekin hasi ziren lanean 2009. urtean. Ikuskizunerako musika Iñaki Telleriak sortu du, arpa, kontrabaxua eta perkusiorako, eta hark jotzen du zuzenean, Oihane Igerabide eta Amaiur Cajarevillerekin batera.
Soka kale ikuskizunaren segida da gaurko lana. Harekin Aipamen Berezia lortu zuten Valladolideko Kaleko Arteen Jaialdian (Espainia).
Ez da lan narratiboa, egileek esan dutenez, eta eleberriarekin baino poesiarekin lotuagoa dagoela.
Soka da lana harilkatzen duen osagai sinbolikoa, eta, ikusleak dantzariekin lotzeaz gain, dantzarien arteko harremana erakusten du.
SOK 2
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Noiz. Principal Antzokian, Gasteiz.
Sokaren dantza sueltoa
'Sok 2' koreografia aurkeztuko du Gasteizen Kukai dantza konpainiak; lokarriaren inguruko poesia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu