Sopranoa, eromenetik abesten

'Yo soy la locura' diskoaren emanaldia egingo du gaur Raquel Andueza sopranoak, Donostian

Raquel Andueza sopranoa. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Donostiako Musika Hamabostaldiaren barnean, Raquel Andueza sopranoak Yo soy la locura kontzertua emango du gaur, 18:00etan, Donostiako Santa Teresa komentuan. Andueza ez da bakarrik arituko; alboan izango du Cesar Hualdek eta Jesus Fernandezek osatutako La Galania bikotea; Hualdek gitarra barrokoa joko du, eta Fernandezek, berriz, tiorba. Sanz, Marin, Lully eta Hidalgoren lanak eskainiko dituzte, besteak beste.

Iruñean jaio zen Andueza, eta, 6 urte zituela, Nafarroako Haur Kantarien taldean sartu zen. Handik, David Guindanok zuzendutako abesbatzara egin zuen salto, 14 urterekin. Gerora, Nafarroako Gobernuak eta Londresko Udalak emandako beka bati esker, Londresko Guildhall Musika eta Drama Eskolan garatu zituen ikasketak. Ohorezko aipamena jaso zuen han, eta Eskolako Abeslarien Saria eskuratu zuen. Richard Levitt maisua ezagutu zuen handik gutxira, eta hura izan du eredu ordutik.

Grabazioak egin ditu Virgin Classics, Glossa, K617, NB Musika, Accentus eta Zig Zag Territoires diskoetxeentzat. 2010ean, Anima e Corpo zigilu propioa sortu zuen, eta 2011n kaleratu zuen Yo soy la locura diskoa.

RAQUEL ANDUEZA

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Santa Teresa komentuan (Donostia).

Zer. Donostiako Musika Hamabostaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.