Gerizpean. Uda-pasa

Sorginkerietan murgiltzen

Esoterismoaren eta Terapia Naturalen Nazioarteko XVIII. Aretoa irekiko dute bihar Donostian

Energia onez gainezka egingo du Donostiak egunotan. JUAN CARLOS RUIZ/ ARGAZKI PRESS.
Maialen Unanue
2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Esoterismoaren eta Terapia Naturalen Nazioarteko XVIII. Aretoa bihar irekiko dute Donostiako Miramar jauregian, eta abuztuaren 7ra arte egongo da zabalik.

Irekitze ekitaldi berezia prestatu dute. Krishna Kripa Dasa apaiz hindu vixnuistak zuzenduko du ekitaldia su sakratuaren zeremoniaren bidez, 12:00etan. Horrez gain, Gayathri Kesavan Bollywoodeko dantzari eta aktoreak Dheem Ta Dhare eta Kehe ched Mohe izeneko piezak antzeztuko ditu.

Aretoaren barnean izango da zer ikusi eta zer egina. Hainbat hizlari igoko dira oholtza gainera. Haien artean, Guy P. Breakman, Angela Ghislery, Ramiro Calle, Enrique de Vicente, Raymond Moody, Marilyn Rossner eta Leonor Alazraki izango dira.

Nork bere etorkizuna ezagutzeko aukera ere izango dute Donostiara joaten direnek. Horretan jardungo dute Helena Ceballos, Mayte Ortiz, Visitacion Merino, Concepcion Sastre eta Batirtze eta Xavier Rosiquek.

Hainbat erakusketari ere izango dira aretoan, eta bitxi magiko, kristal, musika, liburu eta mitologia magikoetan dauden azken berritasunak azalduko dituzte. David Mateuren pintura erakustaldia ere ikusi ahal izango da.

Goiz eta arratsaldez egongo da zabalik aretoa. Bost euroren truke lor daiteke sarrera. Sarrerarekin hitzaldi bat entzuteko, tarotari galdera bat egiteko edo masaje terapeutiko bat jasotzeko aukera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.