Hiriko leinu ugarirentzako lekua egongo da gaur Irungo (Gipuzkoa) Amaia kultur zentroan. Izan ere, musikari gutxik bil ditzakete blueszaleak, jazzaren maitaleak, rock-eroak eta arrazakeriaren aurkako kaskamotzak areto berean, inor lekuz kanpo sentiarazi gabe. Barrence Whitfield da horietako bat. Ohiko The Savages taldearekin arituko da.
Bostongo (AEB) Unibertsitatean kazetaritza ikasten ari zela sortu zuen Barrence Whitfield and The Savages taldea, 1977 aldera. Harrezkero, ez ditu agertokiak utzi. Besteak beste, Robert Plantek, Tina Turnerrek eta Elvis Costellok miretsi izan dute.
Petti abeslariarekin diskoa grabatu zuen 2009an, eta Bloody Hotsak zigiluak argitaratu zuen urte horren amaieran. Steve Wynn, Tom Russell eta Bottle Rocketsen kantuen bertsioak eta Pettiren testuak bildu zituzten. Grabatu ondoren, bira akustiko bati ekin zioten bi musikariok. Gaurko proposamena bestelakoa da, ordea. Whitfielden jatorrira itzultzea da. The Savagesekin hasieratik izan duen Peter Greenberg musikaria arituko da laukotean. Whitfielden zuzenekoetan ez dira soilik belarriak berotzen; gorputz osoa astintzen duen esperientzia da. «Soularen oihulari» gisa deskribatu izan dute Whitfield.
BARRENCE WHITFIELD& THE SAVAGES
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Amaia kultur zentroan, Irunen (Gipuzkoa).
Soularen oihularia eta basatiak
Barrence Whitfield & The Savages laukotea arituko da gaur, Irunen, gorputz osoarentzako emanaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu