Mendia
Steckek eta Wilkinsonek, helburu hirukoitza
HIMALAYA. Asmo potolo bat esku artean dutela joan dira Himalayara Ueli Steck eta Freddie Wilkinson: sei mila metrotik gorako Cholatse, Tawoche eta Ama Dablam mendien ipar aurpegietan bide bana ireki nahi dute. Khumbu Express II izena jarri diote espedizioari, eta mendizaleen asmoa 1.400 eta 1.800 metro arteko hiru horma horietan izotza eta harria uztartzen dituzten hiru bide irekitzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu