Surfin' We Are Standard

San Miguel Pro Zarautz surf txapelketak We Are Standard talde bizkaitarraren musika ekarriko du gaur gauean

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Olatuen energiarekin bat egitea baino sentsazio hoberik ez dagoela diote surfaren unibertsoko rider guztiek; «Itsasoaren gainean dantza egitea» dela diote. Aste honetan, San Miguel Pro Zarautz surf txapelketara joaten diren zaleek aitzakia aparta izango dute, itsaso gainean ez bada ere, itsaso alboan dantza egiteko.

Zarautzen inoiz izandako surf txapelketarik garrantzitsuena da aurtengoa —sei izarreko kalifikazioa eman diote seitik—, eta antolatzaileek musika eskaintzan islatu nahi izan dute marka hori. Hala, aurtengoan lehen mailako indie taldeen abestiak surf txapelketaren soinu banda bilakatuko dira, eta, besteak beste, We Are Standard eta Kerobia igoko dira itsas pasealekuko agertokira. «Kirolaren festaz gain, gazteriaren festa da Zarauzkoa», iritzi dio Andreu Rios San Migueleko ordezkariak.

Gaur gauean konektatuko dituzte lehen gitarrak, eta We Are Standard Getxoko boskoteak kontzertua eskainiko du 22:00etatik aurrera. Duela bederatzi urte sortu zuten taldea, eta, bi diskoren ostean, sekulako arrakasta lortu dute nazioartean, 2009an MTV sari bat eskuratuz.

Surfaren unibertsoarekin lotura estua dute We Are Standard taldeko kideek. Iaz, Aritz Aranburu eta Hodei Collazo Zarauzko surflariekin batera olatuak hartzen aritu ziren, We are surfers dokumentalean.

WE ARE STANDARD

Non. Desertu txikiko agertokian (Zarautz).

Noiz. 21:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.