Surrealismo urdinaren magia

Generik Vapeur taldeak 'Bivouac' ikuskizuna eskainiko du 21:30ean, Bilboko Kalealdiaren egitarauaren barnean

2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Beste edozein arte generok ez duen ahalmena du antzerkiak.Irudimenaren aukera guztietatik harago eraman dezake ikuslea, eta inolako hirigile eta arkitektoren laguntzarik gabe, pertsonaia eta egoera surrealistak biltzen dituen hiri bizigarriak sortu ditzake. Helburu horrekin iritsi da Bilbora Generik Vapeur antzerki talde arrakastatsua, eta mundu osoan antzeztutako Bivouac ikuskizuna aurkeztuko du gaur gauean.

Magiaz beteriko kalejira bat proposatzen du Frantziako kaleko antzerki konpainiak. Mundu osoko hogei artista eta teknikariren lanari esker, urdinez margotutako gizon-emakumeek musikaz, zarataz, su festaz eta beste zenbait ezustekoz beteko dituzte Kale Nagusia eta Moyua eta Arriaga plazak. Baina ez da gaurko ikuskizun bakarra izango; ikuskizuna amaitzean, Kataluniako Delreves konpainiak Alizia herrialde harrigarrian obran oinarritutako «dantza bertikala» eskainiko du (23:00tan, BBVA eraikinaren aurrean).

Marseillan sortu zuten Generik Vapeur antzerki taldea, duela 27 urte.Mundu osoan antzezten aritu da geroztik, eta arrakasta handiko ikuskizunak eskaini ditu. Bivouac maisulana da taldearen azken sorkuntza, eta hamabi herrialdetako publikoa liluraturik utzi du. «Ez dago Bivouac zuzenean bizitzea baino esperientzia surrealistagorik», diote ekitaldiko antolatzaileek.

'BIVOUAC' IKUSKIZUNA

Noiz. 21:30ean.

Non. Bilboko Kale Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.