«Tabernako feminista» gisa deskribatu zuten behin Stacie Collins musikari estatubatuarra, eta definizio horrek bere bizitza, lana eta jarrera ongi azaltzen dituela iruditu zitzaion berari.AEBetako hegoaldeko emakumezko folk abeslari goxoak sarri ikusten ditugu, baina Collinsek beste gauza bat dakar, alde basatia aukeratu zuelako. Ez zen, bada, alferrik hazi errepide ondoko taberna batean.
Hori guztia, noski, rock musikariek euren inguruan ehuntzen duten kondaira da. Horren arabera, Collinsen ama halako taberna bateko zerbitzaria zen, eta haurra zenean, han pasatzen zituen arratsaldeak, aretoan jo behar zuten taldeen soinu probak entzuten eta errepidean bizitzearen inguruko istorioak entzuten. Guztiz egia den edo ez beste kontu bat da, baina zuzenean kondaira hori sinetsaraztea lortzean datza arrakasta, eta Collins agertokian ikusi eta entzun ondoren, egiazkoagoa ematen du istorioak.
Errepideko bluesarekin eta rockarekin halako giro batera eramaten zaitu musikariak, ahotsaren bitartez eta aho soinuajoz.
Hirugarren diskoa dakar Stacie Collinsen taldeak: Sometimes ya gotta. ZaleekKickstarter.com gunearen bitartez aurreraturiko diruarekin grabatu du diskoa, eta Dan Bairdek ekoitzi dio. Jason and The Scorchers taldeko Warner E. Hodges eta Allen Collinsizan ditu gonbidatu.
STACIE COLLINS & BAND
Noiz. Gaur, 21:30ean.
Non. Azkena aretoan, Bilbon.
Tabernako feministaren banda
Stacie Collins musikariak errepide blues eta rock basatiak taularatuko ditu gaur Bilbon, Azkena aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu