Teatrapo taldea, Elorrion

Teatrapo antzerki taldeak 'Natura... principio y fin' emanaldia eskainiko du, 22:30ean

Erredakzioa
2012ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Extremaduratik (Espainia) Euskal Herriraino dator Teatrapo taldea, Natura... principio y fin antzezlana eskaintzera; gaur izango da emanaldia, Elorrion (Bizkaia), gaueko 22:30ean.

Natura modu poetiko batean islatzen dute, eta, horretarako, giza gorputzarekin nahiz bestelako objektuekin osatutako konposizioak erabiltzen dituzte. Obrak gizakiaren eta biosferaren arteko harremana du ardatz, eta ekologiaren eta naturaren aldeko mezua trasmititzen du: gizakion kirtenkeria da ama lurraren eta gizakiaren arteko harreman kaotikoaren erantzule bakarra. Diziplina askotarikoak erabiltzen dituzte mezu hori transmititzeko, hala nola dantza, akrobazia, ikus-entzunezko teknikak, efektu bereziak, musika, jantziak eta argiztapena. Jose Fernando Delgadok eta Maria Lamak zuzenduko dute antzezlana; Mari Paz Blazquez, Nuria Delgado, Maria Lama, Elia Perez eta Paula Saragoça dira antzezleak.

1987an sortu zen antzerki taldea, Delgadoren gidaritzapean. Teatraporen estiloa eta identitatea keinu bidezko umorean eta kale antzerkian oinarritzen dira; haien emanaldiek antzerki soziala, herrikoia eta lirismoa tartekatzen dituzte. Bost zentzumenekin jaso beharreko antzerkia da.

TEATRAPO

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Elorrioko plazan.

Zer. Natura... principio y finantzerki emanaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.