Mediaset España taldeak 113, 6 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2011ko aurreneko bederatzi hilabeteetan, iaz garai berean baino %7,3 gehiago. Antena3 taldeak 52 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu, iaz sasoi berean baino %17 gutxiago.
Mediaseten sarrerak 731,6 milioi eurokoak izan dira aurten, 2010ean baino %14,1 gutxiago. Iaz Munduko Kopako eskubideak izan zituzten.
Antena3ren sarrerak 577,5 milioi eurokoak izan dira. Taldearen publizitate sarrerak %6,7 jaitsi dira urtebetean; telebistakoak azken hiruhilekoan %3,6 hazi dira.
Komunikazioa
Tele5k eta Antena3ek, irabazi handiak 2011n
Mediaset taldeak 113,6 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu aurten; Antena3 taldeak 52 milioi eurokoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu