BIHAR BERRIA-N

Telefono kabinen azken deiak?

Litekeena da urte amaieran telefono kabinek zerbitzu unibertsal izateari uztea Hego Euskal Herrian. Iaz utzi zion izateari Ipar Euskal Herrian. Gaur egun hondarreko erabilera duen zerbitzuaren amaiera eragin dezake horrek.

Telefono kabina bat Bilboko Areatzan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Iñaki Lasa Etura.
2016ko apirilaren 1a
12:11
Entzun

Gero eta zailagoa da "Noiz erabili zenuen telefono kabina bat azkenekoz?" galderari erantzutea. Iraganeko zerbitzu bihurtu dute sakelako telefonoen gorakadak eta mintzategien ugaritzeak. Inor gutxik erabiltzen ditu gaur egun. Herrien eta hirien paisaiaren parte dira oraindik, baina desagertze arriskuan daude Euskal Herriko telefono kabinak.

Telefono kabinek zerbitzu unibertsal izateari utzi zioten Ipar Euskal Herrian iaz, Macron legearen zuzenketa baten ondoren. Zerbitzu unibertsal da egun Hego Euskal Herrian, baina urte amaieran alda daiteke hori, orduan amaituko baita indarrean den legedia. CNMC Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gaiari buruzko txostena igorri dio berriki Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, eta zerbitzu horren derrigortasuna aztertzeko proposatu dio. Ondorioz, ez Orange ez Telefonicak ez lukete kabinak mantentzeko derrigortasunik —Iparraldekoak ditu lehenak; Hegoaldekoak bigarrenak—.

Azken hiru urteotan batez beste %32 jaitsi da erabilera urterik urtera. Defizitarioak dira kabina gehienak. Mantetze gastu handia dute: garbiketak, konponkentak... Kabinatik egiten diren deiak baino gehiago, publizitate euskarri gisa ateratako etekina da kabina askoren diru iturri nagusia.

Euskal Herriko telefono kabinen inguruko erreportaje zabala argitaratuko du bihar BERRIAk.

Horrez gain, honako gai hauek jorratuko ditu Bizigiro gehigarriak: Pedro Almodovarren Julieta filma, Valentziako euskara ikasleen eskutitza eta Mutrikuko (Gipuzkoa) Berdel Eguna asteburuko proposamen gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.