The Mighty Calacas talde mexikarrak kontzertua emango du gaur, Bergarako (Gipuzkoa) Espoloian, Berumuga musika zikloaren barruan, 22:00etan. Bihar, Donostian izango da, BeBop tabernan, gauerdian.
The Mighty Calacas musika taldea goi mailako musikariek osatzen dute. Marcos Coll galiziarra da horietako bat, mexikarra ez den taldekide bakarra. Europan, Amerikan eta Afrikan aurkitu dezakegu Coll, parte hartzen duen hamaika musika taldetako batekin. Hala, Euskal Herrian izango dugu artista galiziarraz gozatzeko aukera. Haren aldamenean ariko da Emiliano Juarez, gitarra jotzaile eta ekoizlea. Mexikoko blues, funk eta soul musikako gitarra jotzailerik onenetakoa da. Fernando Rouvelbaxu jotzaile irudimentsuak ahots indartsua gehitzen dio taldeari. Zoar Miranda eskarmentu handiko bateria jotzailea da, indar handiarekin jotzen duena. Laukoteak erritmo biziko blues, soul, funk eta groove oinarri sendoz osatutako musika alaia egiten du. Hain gustuko duten «besta eta adar jotzea» islatzen dute. Tradizioko musika eta herri kultura latino eta mexikarra nahasten dute, pikante apur bat gehituz. Umorea eta saltsa, festa eta dantza, ez da faltako gaur Bergaran, ezta bihar Donostian ere.
THE MIGHTY CALACAS
Noiz. Gaur, 22:00etan. Bihar, gauerdian.
Non. Gaur, Bergaran, Espoloian. Bihar, Donostian, BeBop tabernan.
The Mighty Calacas, Mexikotik
Gaur Bergaran joko dute, eta bihar, Donostian; goi mailako funk cumbia doinuak eta umorea uztartzen dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu