Produktua

Tofua

2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Soja esnea gatzatuz lortzen da tofua. Gazta freskoaren antza du, eta hauek dira osagaiak:%73 ura,%13 proteinak, %9 koipe asegabea (odoleko kolesterol maila erregulatzeko lagungarria) eta %2,8 karbohidratoak. Bestalde, kaltzio ugari du: 159 mg/100 gramoko. Burdina, fosforoa, sodioa, B taldeko bitamina ugari eta A eta E bitaminak ditu. Sojatik eratorria denez, minbizitik babesten duten barazki hormonen antza duten fitoestrogenoak ditu.

Tofua esnekien ordezko osasuntsua da. Gainera, prestatzeko aukera ugari ditu: entsaladan erabil daiteke; tofuz betetako kuiatxoak egin daitezke; barazki eta tofuz betetako kaneloiak eta lasagnak ere bai; tortilla egin daiteke zainzuri eta artoarekin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.