Tom Andresek irabazi du Pirena, eta Iker Ozkoidi bigarren sailkatu da
2012ko Pirenak ez du ezusterako tarterik eman. Tom Andres alemaniarrak laugarren aldiz irabazi du zakur leren lasterketa, nagusitasunez irabazi ere. Jokatutako 14 etapetatik 11 irabazi ditu, eta alde handia atera dio Iker Ozkoidi bigarren sailkatuari. Nafarra podiumera igo da, beste behin, eta espezialista petoa dela erakutsi du. Eskiekin parte hartzen dutenen Skijoring kategorian Pavel Porubsky txekiarrak irabazi du Pirena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu