•Osagaiak (4 p):
• 8 ogi zerra, bi egunekoak gutxienez
• Litro erdi esne.
• Kanela zotz erdia
• 3 koilarakada azukre
• 2 arrautza
• Irina
• Olioa
• Azukre pixka bat
• Kanela xehetua.
•Prestaketa:
Esnea irakin hamar minutuz, kanela zotz eta azukre koilarakadekin. Gero ogi zerrak esne horretan busti. Olio nahikoa jarri zartaginean, irin eta arrautza irabiatutan pasatu ogiak etaolio bero-berotan frijitu. Horitzen direnean atera, eta xukatu. Azukrea eta kanela hautsa bota gainetik.
TORRIJAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu