Enkarterrien barnean, bada turisten enkantean sarritan hautatua izaten den herri bat, Balmaseda (Bizkaia). Kolitza mendiaren magalean badago ere, Aste Santuko prozesioa eta Erdi Aroko azoka ditu gailur. Izan ere, milaka herritar biltzen dira Jesukristoren heriotzaren antzezpena ikustera. Dena dela, erlijiotik harago, bada zer ikusia eta nondik ikasia.
Esaterako, Boinas La Encartada museoak industria garaian murgiltzera gonbidatzen du ikuslea. Bizkaian ez ezik, Europa osoan lantegia eta museoa toki berean dituen bisitaleku bakarra da. Kadagua ibaiaren ertzak langileen testigantzaz zipriztintzen dira museoaren barnean errealitatea dirudien ikus-entzunezkoa abiatzen dutenean. Museoaren kanpoaldean, industrializazio garaiko langileen etxebizitzen eraikinek Balmasedako bizi-kalitatea erakusten dute.
Pasioa, ordea, ez da bertako herritarren nortasun eta ekitaldietan bukatzen. Horren lekuko dira Balmasedako Historiaren Museoa edo Pasioaren Interpretazio Gunea.
Tolosan (Gipuzkoa) bezala, bat-batean babarrunek hartu dute protagonismoa. Eta ez nolanahikoa, gainera. Kantoietako jatetxe gehienek indabak eltzeannola egiten dituzten erakusteko, lapikoak kalera ateratzen dituzte.
Gastronomiaz gain, bada Erdi Aroan eraikitzeagatik gaur egun zeharkatu beharreko beste toki bat: zubia.
Adituen iritziz, Balmasedaren testigantzarik zaharrena da, garai batean Bizkaiko kostaldea Gaztelarekin komunikatzen zuelako.
Prozesioaren herria
Ofizioak ez du afizioa mugatzen. Ez behintzat, Balmasedan. Aste Santuko prozesioetan harakin, irakasle..., azken finean, herritar oro, aktore bilakatzen baita Kalbarioaren dramaren antzezpenean.
Autore batzuen aburuz, 1480an du jatorria usadioak. Diotenez, urte horretan izurritearen ondorioz triskantza itzela izan zuen herriak. Hargatik, herritarrez eta agintariez lagunduta, ortozik igo zuten hamahiru penitentek Kolitza mendia.
Ordutik, pertsonak eta pertsonaiak gehitu dizkiete ostegun eta ostiral santuetako ekitaldi erlijiosoei.
Hori dela eta, Balmasedako zubiak xarma elkartu eta banatzeko balio du, eta edozein zubi pasatzeko aukera ematen du.
Tradizioaren zubia
Euskal Herriko txokoak. Balmaseda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu