Azken urteotako komediarik demokratikoena —El País—. Maisulan bat, Woody Allen handiak zuzendutakoen parekoa —El Mundo—.
Film honek hasiera-hasieratik harrapatzen du ikuslea, era baketsuan beti ere —El Correo—.
Pululares Vascos Productions-ek eta Interekonomina Telebistak Tony Basagoitiren azken filma aurkezten dute. Euskaltzaindia, mon amour-eko protagonisten arteko maitasun-gorroto harremanak hunkitu bazintuen… Oro da Eta eta Eta da oro trhiller palindromiko-politikoak zur eta lur utzi bazintuen… eta Independence Day pelikulako zientzia-fikzioak kirioak dantzak jarri bazizkizun… hauxe izango da zure pelikula!
Bildutasuna!
Tony Basagoitiren azken komedia erromantikoa!
Armairu demokratiko bat. Posible al da zure sexu joera ez-demokratikoa egun batetik bestera aldatzea? Gaitzespen aitorpen duda-mudako bat. Zer egin ziria atzetik sartu nahi dizutenean? Epaile baten eta alkate baten arteko maitasuna jokoan. Ba al du tokirik zoriontasunak maitasuna epaitegi ezinago goren baten eskuetan dagoenean? Hitzordu bat maiatzean. Garaiz iritsiko al dira ardi larruz jantzitako otsoak?
Sexua… Algarak… Intriga… Askatasuna… Malkoak… Boterea... Maitasuna…
Bildutasuna!
Dena nire Etasunaz eta Batasorturekin hitz egin nuen filmen sortzaileen eskutik, Bildutasuna!, legalki barrez leherrarazteaz gain negar eragingo dizun komedia ezinago dibertigarria.
Aurki zuen hauteskunde barrutietako areto guztietan.
Maratila
Trailerra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu