Halaxe dio Eguberrietako abesti ezagunak: «Trakatan, trakatan, hiru errege,trakatan, trakatan, Belenera». Gaur Hego Euskal Herrira iritsiko dira, ordea,hiru Errege Magoak, Ekialdetik bidaia luzea egin ondotik, eta magia eta ilusioa zabalduko dute bazter guztietan. Meltxor,Gaspar eta Baltasarreklana erruz izango dute haurren gutunak jaso eta kalez kalegozokiak banatzen. Nolanahi ere, gauean egin beharko duten lanerako beroketa soila izango da.
Hego Euskal Herriko herri guztietara iritsiko dira, baina hiriburuetako desfileek erakarriko dute jende gehien. Edonola ere, Errege Magoak XXI. mendera egokitu dira, eta, garai bateko gameluetan ez bezala, zenbait garraiobide erabilita iritsiko dira hiriburuetara. Zeliakoentzat egokiak diren gozokiak banatuko dituzte lau hirietako desfileetan. Bilbon, gainera, errege opil erraldoi bat egingo dute gaur: guztira 6.000 zati salduko dituzte, eta eskuratutako dirua Bizkaiko Caritasen haurtzaroko programan ipiniko dute.
1. Bilbo
Errege Magoak 12:00etan iritsiko dira Arriaga antzokira, eta handik Basurtuko ospitalera joango dira, minibusean, han dauden haurrei opariak banatzera. Oi Lur, Oi Lur izeneko desfilea 18:00etan irtengo da, Kale Nagusitik, eta ingurumena eta klima aldaketa izango ditu ardatz. Planeta desorekatu dezaketen hiru biotopoen karrozetan ibiliko dira Erregeak, eta bakoitzak usain jakin bat izango du. Meltxorrek poloetatik agurtuko ditu haurrak, eukalipto usainarekin, eta itsasoaren maila igotzeak izan dezakeen arriskuaz ohartaraziko die. Gasparrek basamortu batean egingo du ibilbidea, sandaloz inguratuta. Baltasar oihanean ikusi ahal izango da, basoen deforestazioa salatzeko asmoz; koko usaina egongo da azken karroza horretan. Hiru Erregeei izar iheskor batek erakutsiko die bidea, eta izarraren distira haurren txaloen arabera gehituko da. Errege postariek, elurra irudikatzen duten dantzariek eta elefante eta jirafa erraldoiek ere osatuko dutedesfilea. Ibilbidea udaletxean amaituko da. Erregeek mezua irakurriko dute udaletxekobalkoitik, 20:00etan, eta,gero, haurren gutunak hartuko dituzte, udaletxeko arabiar aretoan.
2. Donostia
Gipuzkoako hiriburura itsasoz iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Portuko lehenengo kai muturretik sartuko dira, hain zuzen, 14:50ean. Handik udaletxera joango dira, eta haurren gutunak jasoko dituzte, 15:30etik 17:30era bitartean. Desfilea 18:00etan hasiko da. Errege Magoak ez dira bakarrik irtengo; euren laguntzaile fidelak izango dituzte ohiko gisan alboan, eta trikitilariek eta txarangek giroa alaituko dute. Gainera, Txu Txu trenak haurrentzako opariak garraiatzen lagunduko die, eta, suhiltzaileen kamioiarekin, etxebizitzarik altuenetara iritsiko dira. Animaliak ere ez dira faltako: ardiak, poneyak eta astoak izango dituzte bidelagun. Nolanahi ere, lau karrozak hartuko dute protagonismoa: jaiotzaren irudikapena ikusi ahal izango da batean, eta gainontzekoetan Errege Magoak pasatuko dira, banan-banan. Meltxorren karrozak brontzezko lehoia izango du, Gasparrenak Egiptoko esfingeak, eta Baltasarrenak bi elefante eramango ditu eserita. Desfilea 19:15etarako amaitzea espero dute, eta Matia eta Quavitate egoitzak bisitatuko dituzte orduan Hiru Erregeek.
3. Gasteiz
Azken urteetako ohiturari jarraituz, trenez iritsiko dira geltokira, 11:00etan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Handik hogei minutura, Espainia plazatik agurtuko dituzte haurrak. Haiekin solasaldia izan eta gutunak emateko asmoa duenak Goiuri jauregira joan beharko du ondoren. 12:15etik 14:00ak bitartean eta 14:30etik 18:00ak arte egongo dira bertan. Desfilea ikusi nahi duenak 19:00etan izango du modua. Bilbo plazatik Frantzia kalera pasatu, eta, Bake kaletik hirigunean gozokiak banatuta, Gasteiz hiribidean amaituko da magiaz betetako desfilea.
4. Iruñea
Frantziako portaletik sartuko dira hirigunera Erregeak, 16:30ean, eta udaletxetik eta zaharren egoitzatik pasatuko dira ondoren; 17:00etan eta 18:00etan, hurrenez hurren. Hiru Errege Magoen desfile koloretsua harresi ingurutik irtengo da, 19:00etan. Hor ere konpainiarekin egongo dira, 200 pertsonak parte hartuko baitute. La Pamplonesaren atzetik, mandataria, turuta eta danborren banda, erregeen postontzi eta postariak, jostailuak etxeetara igotzeko eskailera erraldoiak eta Ipar Doinua abesbatza daraman Belenen karroza ikusi ahal izango dira, besteak beste. Magoek eta ekialdeko dantzariek ere parte hartuko dute, eta ikuskizuna eskainiz. Aurtengo berrikuntza nagusia, nolanahi ere, hezitako hiru zaldi izango dira; kristauei eta mairuei bidea irekiz joango dira, eta haien atzetik iritsiko dira Hiru Erregeak. Urteroko ibilbide bera Eskolapioen ikastetxean amaituko da.
Trakatan, trakatan, hiru errege
Ekialdetik bidaia luzea egin ostean, Hego Euskal Herriko herri eta hiriburuetara iritsiko dira gaur Hiru ErregeakLana erruz izango dute, haurren gutunak hartu eta opariak banatuko baitituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu