Transgrancanarian euskal lasterkariak dotore aritu dira
Urtetik urtera sona hartzen ari da Transgrancanaria. Lau distantziatan jokatzen da: 123, 90, 42 eta 24 kilometrotan. Bi luzeenek uhartea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen dute, Maspalomasen hasi eta La Palman bukatu. Asko izan dira aurten hara joandako euskal lasterkariak, eta dotore aritu dira. Iturrietaren atzetik, aurreneko hamarretan bukatu du Jose Vicente Merinok, eta emakumeetan, Nerea Martinez iruindarra eta Leire Iruretagoiena tolosarra bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, Lizzy Hawkerren atzetik. Asier Irazabalen garaipena 50 urtetik gorakoen proban, eta Victor Luis de Pedrorena40 urtetik gorakoenean... Arrastoa utzi du euskal ordezkaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu