Tronpetista ederraren fabula

Chris Botti musikari estatubatuarrarekin hasiko du denboraldia Kursaal Fundazioak, Donostian

Erredakzioa
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Pop eta jazz musikak nahasteko ahalmenarengatik egin da ezagun Chris Botti tronpeta jotzailea Ameriketako Estatu Batuetan eta nazioartean. Kursaal Fundazioak Oregongo tronpeta jotzailea aurkeratu du denboraldia hasteko.

Bottiren emanaldi tipiko batean, Franz Schuberten Ave Maria, Leonard Cohenen Hallelujah eta Miles Davisen bertsioak entzun daitezke, funk sutsuarekin tartekatuta. Entzule mota guztiak asetu nahia eta bere irudia musikaren kaltetan baliatzea egotzi izan diote jazz jarraitzaile sutsuenek -People aldizkariak 50 pertsonarik ederrenen artean sailkatu zuen Botti 2004an-. Baina denek onartzen dute tronpetarekin duen maisutasuna, eta batzuentzat genero berri bat sortu du nahasketaren bidez.

1995ean bakarlari gisa lehen diskoa (First Wish) argitaratu zuenetik, malgutasun eta zabaltasun horrengatik nabarmendu da. 2004an, ospea lortu zuen When I Fall in Love diskoarekin. Azken lanean (Chris Botti in Boston, 2009), Bostongo Pops orkestrarekin batera aritzen da, Sting, Steven Tyler, John Mayer eta Katharine MacPheen musikariekin batera.

Jotzaile gisa ezezik, konpositore moduan ere aritu izan da, eta urrezko eta platinozko hainbat disko lortu ditu, baita Grammy sarietarako hainbat izendapen ere.

CHRIS BOTTI

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Kursaaleko Ganbera aretoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.