Trumboren lehena, Erratzun

Gasteizko taldeak hamar abesti bildu ditu bere lehen lanean; gaur aurkeztuko dute Zubi Punta ostatuan

Trumbo taldeak Nafarroako Erratzu herrian joko du gaur gauean. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Hilabeteak besterik ez ditu Trumbo taldearen lehen diskoak. Martxoaren amaieran kaleratu zuten Trumbo; geroztik, herritik herrira dabiltza kontzertuak ematen. Gaur Erratzun (Nafarroa) izango dira, Zubi Punta ostatuan, 23:00etan.

Dalton Trumbo idazlearen omenez jarri zioten izena taldeari. Gasteizko hirukotea dira, eta urtebete inguru daramate talde gisa; dena den, nahiko esperientzia dute Trumboko kideekmusika munduan: Kashbad, Naut eta Sorkun taldeetan jotakoak dira, besteak beste. Rocka da euren musika estiloa, eta, rock doinu astunak jotzen badituzte ere, «melodia hunkigarriak» ere biltzen ditu taldearen lehen lanak.

Hamar abestik osatzen dute Trumbo, eta askotariko gaiak aurkitu daitezke abestien artean. Kontrasteak maite dituzte: desertua eta itsasoa, lurra eta zerua... Horren erakusgarri dira, adibidez, Korronte beroak-korronte hotzak, Niagara eta Hiru Erregeen Mahaia abestiak. Internetetik har daiteke diskoa, taldearen blogetik (http://trumbo-taldea.blogspot.com). Lehen disko horretan taldeak ondutako abestiak bildu dute; halere, badituzte jarraitzen dituzten hainbat talde: Helmet, Dut eta Prong dira horietako batzuk.

TRUMBO

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Erratzun (Nafarroa), Zubi Punta ostatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.