Gerizpean. Uda-pasa

Tuterako itsusiaren bila

Tomate lehiaketa egingo dute gaur Tuteran; zaporetsuena ez ezik, itsusiena ere hautatuko dute

Epaimahaikideak, iaz eginiko lehiaketan, tomatea dastatzeko prest. JOSE ANTONIO CRUZ.
Adrian Garcia.
2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Tuterako itsusiak biribil itxura du, kolore gorria eta baratzeko zaporea. Horrela deitzen diote laugarren aldiz Remigio Tuterako jatetxeak gaur antolatuko duen tomate lehiaketari: Tuterako itsusia.

Eskualdeko marmande tomate motaren lehiaketa egingo dute gaur 10:00etan. Tomate horren berezitasuna da itxuragabea dela. Zulo eta zimurrez josiriko barazkia da, eta itxuraz inor gutxik erosiko luke supermerkatuan. Denda txikietan bakarrik topa daiteke tomate mota hori, ez baita merkaturatzen. Tomatea dastatu dutenek ziurtatzen dute, baina, ohikoak baino zaporetsuagoa dela.

Remigio jatetxera eraman beharko dituzte tomateak lehiakideek 10:00etarako. 12:30ean izango da, ordea, tomateok probatzeko aukera. Jatetxera joaten den orok dastatu ahal izango ditu aurtengo uztak eman dituen tomate itsusi eta zaporetsue- nak.

Bi kategoriatan lehiatuko dira parte hartzaileak. Alde batetik, tomate onena izendatuko dute, zaporerik goxoena duena. Diru sariak egongo dira lehenengo hiru tomate hoberenak aurkezten dituztenentzat. Adituen epaimahai batek erabakiko du zeintzuk diren zaporetsuenak.

Bestalde, lehiaketaren izenari ohore eginez, publikoak tomate itsusiena hautatuko du bozketa bidez. Urdaiazpikoa jasoko du aurtengo Tuterako itsusiena aurkezten duenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.