Txekiako zinemaren uhin berria

Pragako Udaberria iragarri zuen mugimendua ezagutzeko filmak ikusgai Gasteizen

Vera Txitilovaren 'Sedmikrasky' filma emango dute gaur. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Film batek ez du udaberria egiten, baina datorren sasoi berriaren iragarle ona izan daiteke. Horrela gertatu zen Txekoslovakia zeneko estatuan 1960ko hamarkadan. Zinema eskolatik ateratako gazteek irudimen handiz kritika zorrotza egin zioten egoera politikoari. Txekiako Uhin Berria izenarekin ezagutzen den mugimendua zertan den azaltzen ari dira Gasteizen, film emanaldien bidez.

Milos Forman, Oldrich Lipsky eta Vera Txitilova zinemagileek eta Milan Kundera idazleak mugimenduan parte hartu zuten, filmak zuzentzen lehenek eta istorioak idazten bigarrenak. Sistema politikoaren lepotik barre egiteko, umore absurdo eta beltza erabiltzen zuten, eta profesionalak ez ziren aktoreak elkarrizketa luzeak bat-batean sortzen jartzen zituzten. Kafka ez zen kasualitatez izan txekiarra.

Film gehienak txekieraz egin zituzten, Eslovakian mugimenduak ez zuelako halako garrantzirik izan. Edonola ere, ekimena Pragako Udaberriarekin amaitu zen, Varsoviako Itunaren tankeak 1968an Txekiako hiriburuan sartu eta urte gutxira. Gaur, Vera Txitilovaren Sedmikrasky (Bitxiloreak, 1966) filma emango dute. «Gaiztoak» izatea erabakitzen duten bi neska gazteren istorioa kontatzen du. Zuzendariak debekatuta eguki zuen filmak egitea 1975. urtera arte.

TXEKIAKO ZINEMA ZIKLOA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Ibu Hots aretoan, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.