Txikon eguraldi oneko tarte baten zain dago, igotzen ahalegintzeko

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Gasherbrum I mendira (8.080) joandako bi espedizioak dira Karakorumen geratzen diren bakarrak. Artur Hazjer buru duten poloniarrek hiru kanpaleku jarri dituzte mendiaren ohiko bidean. Alex Txikonek eta harekin joandako mendizaleek bukatu dute ia mendiaren hegoaldeko horman ireki nahi duten bidea prestatzeko lana; 6.600 metrora iritsi dira, ertzetik 150 bat metrora. «Lanik nekezena egin dugu. Hurrengoa tontorrera igotzeko ahalegina izango da; datorren asterako, ordea, haize bortitza datorkigu», zioen atzo Txikonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.