Txinako Shandong probintzian dago Qingdao, zazpi milioi pasa biztanle dituen portu hiria. 2003. urtetik Bilborekin senidetuta dago, eta, hango paisaiak, usadioak eta ohiturak bilbotarrei ezagutarazteko, Qingdaoren xarma izeneko argazki erakusketa prestatu du Qingdaoko artisten kolektibo batek. 80 argazkik osatzen dute bilduma, eta Bilboko Bailen kalean bisitatu ahal izango da, Concordia geltokiaren aurrean jarritako karpan, hilaren 20ra bitarte.
1898tik 1914ra Alemaniako kolonia kontzesioaren hiriburua izan zen Qingdao, eta oraindik Alemaniaren arrastoak antzeman daitezke hiriko arkitekturan, hirigune historikoan eta tren geltokian.
Bilboko Udalak bultzatutako nazioarteratzeko estrategiaren harira antolatu dute. Helburu nagusia hiriak munduko merkatu indartsuenean daukan irudia indartzea da, baita Bilboko —eta Euskal Herriko— enpresa txiki eta ertainei ateak zabaltzea. Horrekin batera, Txinako turistak Bilbora erakarri nahi dituzte proiektuaren bitartez.
Txinako Qingdao hiria ezagutzeko 80 argazkiko erakusketa Bilbon
Bilborekin senidetuta dago Txinako hiri hori, 2003. urteaz gerotik; Bailen kalean ikusi ahal izango da erakusketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu