Txosna beganoa jarri dute Saguesko gunean
DONOSTIA. Festa giroan ere animalien eskubideak errespeta daitezke. Hori da, hain zuzen ere, Askekintza Animalistak elkartearen xedea. Jaki beganoak eskainiko ditu elkarteak Saguesko txosnagunean. 20:00etatik 02:00etara egongo da irekita. Janari beganoa ezagutaraztea du helburu egitasmoak. Prezio onean ogitarteko zaporetsuak eskainiko dituztela jakinarazi du elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu