Udako musika jaialdia Elorrion

Musikaire ekitaldiaren barruan, dantza, antzerki eta umore emanaldiak egingo dituzte, kalean eta doan

Alos Quartet hari taldea doinu lasaiak aireratzen arituko da bihar, Musikaire jaialdian. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Hasi da dagoeneko Elorrioko (Bizkaia) udak musikaz, antzerkiaz, dantzaz eta umore ekitaldiz janzten dituen Musikaire jaialdia. Uztailaren 29a arte, ia egunero egongo da zer ikusi kaleetan. Denera 15 ikuskizun programatu dituzte, denak doan.

Gaur Gehi Zazpi biolontxelo taldea arituko da, 20:00etan, elizan. Emakumez osaturiko zazpikoteak pieza klasikoaz jotzeaz gain, Metallica eta Cesaria Evoraren kantak lantzen dituzte.

Bihar, Alos Quartet arituko da, 22:00etan, Casajaran. Hari laukote klasikoa da, baina Xabier Zeberio biolin-jotzaileak Suediako nickelharpa tresna gehitu dio. Musika lasaia eta amesteko modukoa egiten du laukoteak, ikertzeari eta arriskuak hartzeari muzin egin ez arren.

Neure amatxo maitia musika eta hitz ikuskizuna taularatuko dute asteazkenean. Elliott Murphy musikari estatubatuarra arituko da ostiralean, eta Luisa Sobral abeslari portugaldarra larunbatean.

Hurrengo asteetan, FatoumataDiawara musikaria, Tricicle antzerki taldea, Hazmat Modine eta Travelling Brothers bandak, Korrontzi eta Dantzaz konpainia zein Logela Multimedia eta Kukai arituko dira. Jaialdia, uztailaren 29an amaituko da, Espainiako Morboia antzerki taldearekin.

MUSIKAIRE

Noiz. Uztaila osoan. Gaur, 20:00etan, elizan.

Non. Elorrion (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.