UDAN BAI. BILBOKO ASTE NAGUSIA. GURE TXOKOTIK. Parrandazale ausartak

Atertzen duenean jende pila dabil Euskalgunean, baina euria ari duenean ere badago jendea parrandan

2007ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Etenik ez du euriak. Zaparrada gogorrak goizez eta gauez. Baina arratsaldetan atertu egiten du, labur bada ere, eta parrandazalez betetzen da Euskalgunea egunero-egunero. Atzo legez, herenegun. Eta gaur ere ziur aski, eguraldiak ez baitu hobera egingo -ez nabarmen behintzat- eta hodeiek atseden hartzen duten unea aprobetxatu beharra baitago.

Hori diote arratsaldero-arratsaldero Euskalgunean batzen diren gazteek. Txosnetan garagardoak eta kalimotxoak zerbitzatzen dabiltzan konpartsakideek, hain zuzen ere. Animoso jarduten dute. Jende uholderik ez dago, neke handirik ez dute hartzen eta denbora-pasa paregabe bihurtzen dira jolasak: astelehenean kukaña, asteartean igela, atzo euskararen aldeko ibilaldia eta gaur bi kalejira aukeran-euri larregi egin ezean eta ez Euskalgunean bertan, baina oso gertu-: Mamikikoak poteoa antolatu dute; Algarakoak, berriz, trikitiari eragingo diote.



GAUR ERE KONTZERTUAK. Ez da plan makala. Eztarria freskatu, dantzan aritu eta eta gauez atzera Euskalguneko kontzertuetara joan. Gosek, SeiUrtek, Lamatumbaketa The Uskis'ek jo zuten atzo. Gaur, berriz, Lur Jota, Kloratita eta Anestesia ariko dira Iparralde eskenatokiko oholtza gainean, eta Nan Roig eta Roigek emango du kontzertua Hegoalden.

Hau da Euskalgunean zuzeneko musikaz gozatzeko azken aukera. Kontzerturik ez da egongo bihar eta litekeena da, beraz, Areatzan jendetza ibiltzea gauean. Ez da uholdea izango, litekeena delako berriro euria aritzea, baina gazte asko espero dituzte Euskalguneko konpartsakideek. Aste Nagusia aurrera baitoa eta gero eta gehiagok egiten baitiote desafio eguraldi txarrari. «Beharko!», diote euria bota eta bota ari duela txosnen azpian pilatuta gazteek.

Noiz atertuko zain egoten dira dantzan aritzeko. Gurasoek eta haurrek, berriz, egunez antolatuko ekitaldiak dauzkate gogoan. Txikigunerik ez da egon astelehenetik, eta irrikan daude.

Zaparradengatik lehiaketa eta ikuskizun asko geratu dira bertan behera. Aste Nagusian, dena den, jaiez gozatzen dabiltzan herritarrak dira ikuskizunik handiena. Eta Euskalgunean, behintzat, eguraldi txarra mendean hartu duten asko dabiltza egunero.

Horietako hainbat eta hainbat Plaza Berrian batu ziren atzo, eta bertso-bazkaria egin zuten. Ez plazan bertan, bazik eta arkupeetan. Txupinera ere han zegoen, konpartsakideekin batera.



eGITaraua

09:00. Areatza. Gastronomia lehiaketa. Bakailaoa bizkaitar erara.

10:00:Txistularien diana eta txupina.

10:00: Xake txapelketa (ausazko xakea). Areatza.

11:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin.

11:00. Erripako kaia. Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.

11:00. Itxaropen kaleko pilotalekua. 2007ko Aste Nagusia Pilota Lehiaketa. Promesak: Arrieta-Otxoa / Aginaga-Aretxabaleta. 1. mailako afizionatuak: Azpiri-Bilbao / Santa-Kastillo.

11:00. Omenaldia txupinerei.

12:00. Pergola. Bilbainadak. Gaupasa.

12:00. Areatzako kaia. Herri kirolak. Harri-jasotzaileen BBK Aste Nagusia Txapelketa.

12:00. Areatzako kioskoa. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.

12:00. Etxebarria parkea. Zirkua, udal egoitzetan dauden adinekoentzat.

13:00. Zazpi Kaleak. Bilbainadak. Bilbotarrak.

13:00. Santiago plaza. Bertsolariak: Alaia Martin, Jokin Labaien, Unai Gaztelumendi, Uxue Alberdi.

13:30. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Circo Hula. Viceversos ikuskizuna.

14:30. Salestarren ikastetxea (Deustu). Bazkaria udal egoitzetan dauden adinekoentzat.

14:30. Areatza. Gastronomia lehiaketako sarien banaketa.

17:00. Erripako kaia. Txikigunea.

18:00. Zezen-plaza. Abonuko seigarren zezenketa. Ganadutegia: El Ventorrillo. Toreatzaileak: Enrique Ponce, El Juli eta Ivan Fandiño.

19:00. Arriaga. Ikurrina altxatuko da eta ohorezko aurreskua dantzatuko da. Konpartsak.

19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Alkartasuna.

19:00. Bailen kalea. Umeentzako antzerkia. Teatro de Mimo Peter Roberts.

19:00. Areatza. Pop rock musikaren XXII. erakustaldia. Taldeak: Ya Te Digo, Loan, Shisha Pangma.

20:00. Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Erromeria eta larrain-dantza.

20:00. Zazpi kaleak. Bilbo kantari, konpartsek antolatuta.

20:15. Gizakunde eliza. Bios Orquesta.

20:30. Arriaga plaza. Zezensuzkoa.

21:00. Pergola. Guateque Band.

21:00. Bilborock aretoa. Umore antzerkia: Txalo Pordukzioak SL. Artea.

21:15. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Zero Teatro. Metafora, el circo olvidado ikuskizuna.

22:30. Su artifizialen erakustaldia. Pirotecnia Valecea S L (Araba).

23:00. Areatza. Berbena. Soprano Orkestra.

23:00. Pergola. Pablo Abraira eta Guateque Band Orkestra.

23:30. Abandoibarra. Kerobia eta Skalariak musika taldeak.

24:00. Plaza Barria. Marina Heredia. Flamenkoa.

24:00. Botika Zaharra. Lujuria etaBaron Rojo musika taldeak.

01:00. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Deabru Beltzak: Bande Deplace ikuskizuna.

02:00. Areatza. Berbena. Soprano Orkestra.



Konpartsak

11:00. Kaskaterraza eta kaskabentura.

11:00. Mamiki. Murala Lilianarekin.

11:00. Itsasadarraren zeharkaldia.

11:00. Tiragomas.

11:30. Omenaldia txupinerei.

12:00. Txinbo terraza.

13:30. Algara. Bertso saioa. Xabi Paya eta Onintza Enbeita.

13:30. Mozorro poteoa.

14:30. Deustuko Salestarrak. Erretiratuen bazkaria.

14:30. Algara. Bazkaria.

14:30. Mamiki. Emakume konpartsakideen Bazkaria.

15:00. Errepresaliatuen bazkaria.

16:00. Tas-Tas-en irratsaioa.

16:30. Algara. Kantuketan.

17:30. Mamiki. Kabareta Nunilarekin.

18:30. Txomin Barullo. Aparra umeentzat.

19:00. Txomin Barullo. Kalejira Fanfarrearekin.

19:00. Algara. Triki kalejira Roberto eta Keparekin.

19:00. Mamiki. Poteo kalejira.

19:00. Ikurrinari omenaldia.

20:00. Alde Zaharra. Bilbo Kantari.

20:00. Kaskagorri. Perkusio tailerra.

20:30. Zezensuzkoa.

21:00. Algara. Afaria.

21:00. Itsusien lehiaketa.

23:00. Mamiki. Dj-ak.

23:00. Algara. Potatoren kontzertua.

23:30. Euskalgunea. Iparralde agertokian: Lur Jota, Kloratita eta Anestesia.

23:30. Euskalgunea. Hegoalde agertokian: Nan Roig eta Roig.

24:00. Triangune. Playback saioa.

24:00. Kaskagorri. Kaskaerrepresaliatuei omenaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.