Mus txapelketa arratsaldeko hiruretan hastekoa zen, baina eurijasa etengabearen ondorioz, bertan behera utzi zuten. Mus txapelketak urtero 100 bikote inguru biltzen ditu txapelketa irabazteko helburuarekin, eta, hori dela-eta, giro ederra sortzen da txosnan. Aurten, ostera, giro hori guztiz urtu egin da euriarekin.
Hor Dago Abanteko kideek adierazi zutenez, jada gaueko giroa ez zen oso «nabarmena» izan, eguraldia dela-eta. Goizaldekoak, ostera, ekitaldi klasiko eta garrantzitsuenetarikoa «zapuztu» zuen.
Musean jendetza bildu ohi da Areatzan urtero, eta horregatik Hor Dago Abanteko antolatzaileek ordena mantentzeko arazoak izan ohi dituzte. Parte-hartzaile asko dagokien mahaietan eseritzen ez direlako, eta izena eman gabe dutenek haien lekua hartzeko ahaleginak egiten dituztelako. Aurten, ordea, ez dute halako arazorik izan.
Mus txapelketa ez zen egin, baina bai, ordea, Igel txapelketa, igelari txanponak jaurtitzearen lehiaketa, alegia. Lehiakideek gogotsu jardun zuten. Goizeko hamaiketatik aurrera Areatzako Euskalgunean aritu ziren lehiakideak igelaren ahotan txanpona sartzeko ahaleginetan. Arratsaldeko bost eta erdiak aldera beste igel lehiaketa bat zegoen aurreikusirik, baina ez zen egin.
TAILERRAK ETA MUSIKA GAUR. Gaur Euskalgunean umeentzako tailerrak izango dira 12:00etan hasita. Algarako txosnan, orobat, herri bazkaria izango da 14:30ean. Arratsaldeko bostetan Algarak antolaturik, Niko eta Dominic Etxart eta Rober Landaburu izango dira abesten. Hau Pittu Hauk ere Euskararen aldeko kalejira egiteko deia luzatzen du arratsaldeko zortzietan.
Jadanik gauean Algarako txosnan Anje Duhaldek kontzertua emanen du 23:00etan. Euskalgunean baita ere, Iparralde eszenatokian Gose eta Sei Urte eta Hegoalde eszenatokian Lamatumba eta The Uski's izango dira.
Oraingo honetan bertan behera utzi behar izan dutenez, hurrengo urtera arte itxaron beharko du mus txapelketak, orduan behintzat eguraldi hobea egingo duelakoan.
eGITaraua
09:00. Areatza. Gastronomia lehiaketa. Txipiroiak. Izena ematea.10:00:Txistularien diana eta txupina.
10:00: Xake txapelketa (anti-xakea). Areatza.
11:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin.
11:00. Erripako kaia. Haurtxokoa-Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.
11:00. Itxaropen kaleko pilotalekua. 2007ko Aste Nagusia Pilota Lehiaketa. Promesak: Aranzabal-Belasko / Galarza-Olalde. 1. mailako afizionatuak: Galindez-Larrinaga / Urberuaga-Arkotxa.
11:00. Igela txapelketa. Konpartsak.
12:00. Zirkuak, eta Marijaiak bisita egingo die Basurtuko ospitalean dauden umeei.
12:00.Pergola. Bilbainadak: Iñaki eta Jesus Maria, Lagun Taldea.
12:00. Areatzako kioskoa. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.
13:00. Zazpi Kaleak. Bilbainadak. Bilbotarrak.
13:30. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Malabreikers taldea.
13:30. Plaza Barria. Bertso bazkaria, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paiarekin.
14:30. Areatza. Gastronomia lehiaketako sarien banaketa.
17:00. Erripako kaia. Haurtxokoa-Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.
17:00. Jaia Behartsuen Senidetxoen egoitzan.
18:00. Zezen-plaza. Abonuko bosgarren zezenketa. Ganadutegia: Jandilla. Toreatzaileak: Morante de la Puebla, El Juli eta Eduardo Gallo.
18:30. Uribitarte. Txirrindularien kriteriuma. Zazpi Kaleetako Txirrindularien Elkarteak antolatuta.
19:00. Plaza Barria. Euskal dantzak. Euskal Dantzarien Biltzarra. Salbatzaile (Kastaños--Bilbo).
19:00. Bailen kalea. Umeentzako antzerkia. Binixiflat taldearen Pedro el bobo ikuskizuna.
19:00. Areatza. Pop rock musikaren XXII. erakustaldia. Taldeak: Kawada, Nobel eta White Wood.
20:00.Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Erromeria eta larrain-dantza.
20:15.Gizakunde eliza. Duo Percusion y Clarinete Bajo.
20:30. Arriaga plaza. Zezensuzkoa.
21:00. Bilborock aretoa. Umore antzerkia.A los cincuenta ... perdi la cuenta lana.
21:00. Pergola. Guateque Band Orkestra.
22:15. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Cie Du Mirador taldearen Isseoi lana.
22:30. Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XVII. Lehiaketa Nagusia. Ip Innovative Pyrotechnik Gmbh (Alemania).
23:00. Areatza: Berbena. Sua Band.
23:00.Pergola. Jose Guardiola eta Guateque Band Orkestra.
23:30. Abandoibarra. La 5» Estacion.
24:00. Plaza Barria. Randy Brecker & Pirineos Jazz Orkestra.
24:00.Botika Zaharra. El Arrebato, Delinquentes.
01:00. Arriaga plaza. Kale antzerkia. Malabreikers.
02:00. Areatza. Berbena izango da. Sua Band.
Konpartsak
12:00. Euskalgunea. Umeentzako tailerrak.
13:30. Santiago plazan, bertso bazkaria.
14:30. Algara. Herri bazkaria.
14:30. Txinbo bazkaria, Kobeta Mendi konpartsarekin.
15:00. Mekauen-Askapena. Bazkari Internazionalista.
16:00. Tas Tasen irratsaioa.
16:00. Pa..Ya. Ipuin kontalariak.
17:00. Algara. Niko eta Dominika Etxart eta Rober Larrandaburu.
17:00. Txinbotarrak. Umeentzako berbena eta txokolatea.
17:30. Kaskagorri. Mozorroak .
17:30. Takoi ta Txano pailazoak.
18:00. Irrintzi. Herri kirolak.
18:00. Pailazoak eta Balbi magoa.
18:00. Txomin Barullo. Txosna. Auzo jokoak.
19:00. Kaskagorri. Kalejira.
20:00. Euskararen aldeko kalejira.
20:00. Kaskagorri. Bilboko Okupazio Mugimenduak antolatuko manifestazioa.
20:30. Triangune. Jonathan Hurtado Trio & Roberto Pacheco.
20:30. Tintigorri. Kriminal Forcex.
20:30. Zezensuzkoa.
21:30. Algara. Afaria.
23:00. Algara. Anje Duhalde.
23:30. Txomin Barullo. Smoke.
23:30. Euskalgune. Gose eta SeiUrte musika taldeak.
23:30. Euskalgune. Hegoalde agertokian, Lamatumba eta The Uski´s taldeak.
23:30. Tintigorri-Aixe-Berri. Kontzertua. Jose Antonio Paino.
23:30. Pa..Ya. Dj Bull.