Irma urakanak 80 pertsona baino gehiago hil ditu, eta 60.000 milioi euro inguruko kalteak eragin ditu Kariben. Asian montzoi sasoi gogorra izan dute. Indian, Bangladeshen eta Nepalen 1.200 pertsona baino gehiago hil dira uholdeen eraginez. Klima aldaketaren zientzialariek aspaldi iragarri zuten Lurra berotzearen eraginez muturreko fenomenoak indartuko zirela eta sarriago gertatuko zirela. Askok prozesu horrekin lotu dituzte uda honetako fenomeno ikusgarriak. Bai eta Euskal Herrian izan den bero handia zein Nafarroan gertaturiko ekitz gogorrak ere. Baina, zientzia aldetik, zilegi al da bi gauzak nahastea? Atmosferan eta itsasoan aditu diren fisikarien erantzuna jaso du BERRIAk, bihar argitaratuko duen erreportajean.
Horrez gain, Zumaiako Olagarro Eguna zertan izango den kontatuko du Bizigiro sailak, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak Euskal Herriko monumentuen argazkiak jasotzeko antolatu duen lehiaketaren berri emango du. Kingsman filmean espioi generoa umorez landu zuen Matthew Vaghn zuzendariak estreinatu duen bigarren partea nolakoa den kontatuko du Gontzal Agote zinema kritikariak.