UHINETATIK TIRAKA. Tertuliano maitagarriak

Xabier Lasa.
2003ko irailaren 7a
00:00
Entzun
-JAVIER ORTIZ: Iritziemaileen unibertsoan, asteazkenetan toki berezia hartzen du niretzat Javier Ortizek; Radio Euskadiko goiz tertulian eta El Mundo-ko zutabe batean agertzen da. Pedagogiaz eta ironia burutsuaz, xorrotx jaurtitzen ditu kritika politiko-sozialak. Joan den asteazkena heldu bitartean, uste nuen mihiari galga soilik jartzen ziola Ibarretxeren inguruko gaietan; bistan baita biografia idatzi zionetik, Estockholmetik edo auskalo nondik datorren Ibarretxemaniaren sindromeak jota dabilela. Irratian lehengoan, Muguruzari eginiko zentsuraren harira, gordin asko salatu zuen «Madrileko egunkari zehatz batek emandako informazio zital eta gezurtia». Amnesia txiki batek jo zion une horretan, ordea, ez baitzuen aipatu nor zen prentsa hori. Harrigarria, beraz, kritikak banatzerakoan izen-abizenak horren zorrotz aipatzeko ohitura duen Ortizen kasuan.

-M.A. IGLESIAS: Batik bat Ibarretxerekin samur jokatzen duelako Radio Euskadiko iritziemaile finkoa den beste tertuliano madrildar honi ondo letorkioe informazio gehiago. Berria egunkariaren aldeko elkarte anonimoko arduradunek bidal biezaiote, arren, Maria Antonia andereari dokumentazioa akzioen, atxikimenduen, elkartasun mezuen eta abarren berri emanez; erdaraz, noski. Hobe, aldi berean, astean behin behintzat berarekin harreman zuzena duten Radio Euskadiko langileek ere Berriaren berri emango baliote. Urruntasun geografiko eta ideologikoak irizpidea lausotzen dieten Madrilgo tertuliano gehienek ez bezala, iritziemaile honek badirudi pedigri berezia daukala. Badirudi euskal gaiak ondo kontrolatzen dituela, filtro manipulatzailerik gabeko informazioa biltzen saiatzen omen delako. Onargarria da fedea izatea Espainiako zuzenbide estatuan eta epaileengan. Onargarria da adieraztea susmo txarrak dituela Egunkaria zenaren inguruan. Ezin dena onartu da esatea egunkari berriaren sortze prozesuan apenas jasotzen ari dela laguntzarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.