Bertsozale Elkarteko genero batzordeak bertsolaritzaren eta generoaren arteko harremana aztertzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu otsailerako. Villabonan (Gipuzkoa) egingo dira saioak, gaur eta datorren astean.
Gai horren inguruan hausnartzeko, 2003an hasi ziren bertsolaritzaren esparruko emakumeak elkartzen, eta 2008az geroztik Bertsozale Elkartean genero batzorde bat lanean ari da. «Batzorde horrek genero perspektiba txertatu nahi du», azaldu dute. Heziketa tradizionalak emakume eta gizonengan duen eragina aztertu, «barne egiturak deseraiki eta norberak pertsona aske eta aberatsagoa izateko dituen aukeretan sakondu» nahi dute haren bidez. Jardunaldietako lehenengo saioa gaur egingo dute, 18:00etan: Emozioen labirintoan: Emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza: norabide ezberdin baten bila? hitzaldia emango du Jone Miren Hernandez EHUko antropologia irakasleak. Ondoren, 19:30ean, Parekidetasuna eta maskulinitate berriak izenburupean, Xabier Odriozola antropologoa eta gizon taldeen koordinatzailea arituko da.
Jardunaldiek datorren astean jarraituko dute, otsailaren 10ean, ostegunean. 18:00etan, Leire Ibarguren arituko da. Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan? hitzaldia emango du.
GENEROA BERTSOLARITZAN
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Subijana etxean (Villabona, Gipuzkoa).
Umorea, generoa eta bertsoa
Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren eta emakumearen arteko harremana aztertuko du otsailean, Villabonan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu