Irudia.Donostia

URREZKO DANBORRA JASO DU XABI ALONSOK

2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Xabi Alonso Real Madrileko jokalariak jaso zuen atzo arratsaldean Donostiako Urrezko Danborra, hiriak ematen duen aitorpenik handiena. Udaletxeko bilkura aretoan jaso zuen saria Alonsok, Odon Elorza Donostiako alkatearen eskutik. Danbor hotsek ez zuten etenik izan ekitaldian, San Sebastian martxa joaz ireki baitzuten ekitaldia. Jarraian, Jon Maiak aurreskua dantzatu zion omenduari. Sariarengatik eskerrak eman, eta bizitzan jaso duen «berezienetariko» bat dela aitortu zuen Alonsok. Urrezko Danborraren ekitaldia egun bat aurreratu behar izan zuten, Tolosako erdilariak Espainiako Kopako partida jokatu behar baitu gaur. Ondorioz, ekitaldien egutegia aldatu behar izan dute. Herritarren merituaren dominak San Sebastian bezperan ematen badira ere, gaur banatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.