Urrifest'12 jaialdia, Anoetan

Euskal Herriko hiru garagardo dastatzeko aukera egongo da gaur, 18:30ean, Anoetako Urrifest'12 jaialdian.

Aitor Castillo, Muturbeltz taldeko kideetako bat. MUTÜRBELTZ.
2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Musika eta garagardoa ditu ardatz Anoetako (Gipuzkoa)gazte asanbladak bigarren urtez antolatu duen Urrifest'12 jaialdiak. 18:30ean ekingo diote jaialdiari herriko plazan garagardo dastatzearekin. Bost motatako garagardoak izango dira, horietako hiru Euskal Herrikoak: Urdulizko Etxeandia, Iruñeko Naparbier eta Hazparneko Etxeko bob´s beer. Belgikako Grimbergena eta Alemaniako Paulaner Salvator dira beste biak. Pitxarrak etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek. Hala ere, nahi duenak han izango ditu salgai euro eta erdian.

Behin garagardoak ondo dastatutakoan, herri afaria egongo da gaztetxean, 21:00etan. Rock doinuak nagusituko dira afalostean. Keizpean eta Muturbeltz taldeek kontzertuak emango dituzte 23:00etan hasita. Keizpean taldea Gipuzkoa osoko musikariz osatuta dago, eta rock doinuak jorratzen dituzte, emakume ahotsek lagunduta. Muturbeltz taldea, ordea, Bidasoa aldekoa da. Argitaratu duten azken diskoa izango dute ardatz kontzertuan: Amildegia maitea.

Kontzerturako sarrerak bost euro balioko du, eta, arratsaldean bezala, garagardo dastaz gozatzeko aukera izango da han ere.

URRIFEST'12

18:30ean. Bost garagardo mota dastatzeko aukera egongo da, herriko plazan.

21:30ean. Herri afaria, gaztetxean.

23:00ean. Kontzertua: Keizpean eta Muturbeltz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.