Brasilgo musika mundura zabaltzearen erantzuleetako bat da Gilberto Gil abeslari eta musikagilea. Gaur Donostian izango da; baina ez dator bakarrik: Bem Gil bere semea eta Jaques Morelenbaum biolontxelo jotzailea izango ditu lagun. Kursaalgo auditoriumean The String Concertemanaldia egingo dute,19:00etan. Kontzertuak antzokietan eta entzulekuetan ematen dabiltza, eta bira berezi horren geldialdietako bat izango da gaurkoa.
Bossa nova lantzen hasi bazen ere, hainbat musika estilo gehitu ditu urteak aurrera joan ahala: rocka, reggaea eta funka, esaterako. 52 disko kaleratu ditu,eta zazpi Grammy sari irabazi. Gaur Donostian emango duten kontzertuan, bere ibilbideanegin dituen abestiak entzunahal izango dira. Musikanberrikuntzak sartzearen aldekoa izan da Gilberto Gil hastapenetatik.
Hirurogeiko hamarkadan tropikalismo mugimenduaren bultzatzaileetako bat izan zen; gizarte eta politika arloko gaiak izaten zituen bere abestietan. Hori dela eta, kartzelara eraman zuten, baita erbesteratu ere. Musikaria izateaz gain, gainera, Brasilgo kultura ministro ere izan zenGilberto Gil, 2003 eta 2008 bitartean.
'THE STRING CONCERT'
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Donostian, Kursaaleko auditoriumean.
Urteetako doinuen bilduma
Gilberto Gilek Donostian joko du gaur; bere seme Bem eta Jaques Morelenbaum izango ditu alboan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu