Asteazkenean Odei Barroso Urruñako bertsolari gazteak bestak irekitzeko bertsoa bota zuen Baionako herriko etxeko balkoitik.Agintariak pozik, euskarari merke-merke toki duina eman diotelakoan. Bertze tripako min bat ukanen zuen Barrosok, euskaldun batek balkoi hartan sentituko zuen bakardadean. Zer erran euskaraz deus ulertzen ez duten milaka pertsonari? Bertsolariak egotea urrats bat izan zen. Aspaldikoa, ordea. Euskarak bestetan eskatzen duen tokia folklorearen bidez kamustu nahi dute. Euskaldunek haien tokiak egin beharko dituzte, Amerikako indigenen antzera.
Bortizkeria sexisten aurkako batzordea eratu du Baionako Herriko Etxeak. Aurten informazio gune bat ireki dute, «besten arriskuaz» ohartarazteko. Zeinek eramanen dio informazio eskuorria erasoa pairatzen ari den neskari? Galdera erretorikoa dirudien horrek badu zoritxarrez errealitate gordina. Informazio gune horretatik metro gutxira hiru gazte, euskaldun eta abertzale, jo zituztenostegun gauean. Gizon batzuk neska bat nardatzen ari ziren.Sergurtasunerako aurrekontuek, poliziak, bideokamerek, ez dute erasoa ekidin. Hiru gazte hurbildu ziren neska laguntzera baina erasotzaileen lagun taldeak jipoitu zituen. Jipio hori ez da sexu eraso gisa agertuko herriko etxearen besten bilduma ofizialean.
Baionak Iruñea eredu zuri-gorrian. Baina ez nolanahi. Jean Grenet Baionako auzapezak argiki erran zuen besten aurkezpenean igandean Iruñeko hautetsiei harrera eginen ziela. Auzapez berriari erran zuen, gizon horren izena ikasi gabe nolabait. «Barcinak lan paregabea egin zuen Iruñeako auzapez gisa, eta merezitako sari politikoa ukan du, Nafarroako presidente bihurtuz». Ez du ikusi Peñek eraso sexisten aurka buruturiko ekimenak ukan dezakeen eragina, ez zapi ubelak ukan dezakeen indarra. Baionak besta eredua aldatu beharko du, noizbait besta izan dadin besta. Denena eta denentzat.
Baionako bestak. Zutabea
Urtez urte, itsuan itsu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu