Komunikazioa

Valentziako RTVVn 1.295 langile kaleratuko dituzte

2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
TELEBISTA. Valentziako irrati telebista publikoak erregulazio espediente bat aurkeztu zuen atzo. Taldeak dituen 1.695 langileetatik 1.295 izango dira kalean geldituko direnak. Horrenbestez, 400 langile baino ez dira geldituko. Iaz, 73,8 milioi euro gastatu zituzten soldatetan, eta 2013an 17,7 milioi gastatuko dituzte. Kaleratuetatik 994 Canal9koak izango dira, 103 Radio9koak eta 25 NouMultimediakoak. Langileek protestaldia egin zuten atzo telebistako albistegien platoa okupatuz, eta emanaldia beltzean jarri zuten arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.