Komunikazioa
Veo7 katearen emanaldiak astelehenean itzuliko dira
TELEBISTA. Datorren astelehenean, Unidad Editorial taldeko Veo7 telebista kateak ekoizpen propioko saio bat estreinatuko du: Con el mundo a cuestas. Carlos Cuestas kazetaria izango da aurkezlea. Hori izango da katearen ekoizpen propioko saio bakarra. Gainontzeko ordu gehienak kanpoko ekoizpen etxeei alokatuko diete. Aurreko bi hilabeteetan teledenda baino ez da izan Veo7ko sintonian, ekainean kateko langile guztiak kaleratu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu