Arabako hiriburuan munduko musikaririk hoberenetako batzuk entzuteko aukera ematen du Kontzertu Handien Zikloak. Aurtengo zikloa zazpigarrena da, eta gaur hasiko da, Vienako Ganbera Orkestraren emanaldiarekin.
Lehen zikloa 2006an egin zuten. Euskadiko Orkestrak eta Gasteizko Udal Musika Bandak ematen dituzten kontzertuez gain, nazioarteko musikari handiak ekarri izan dituzte. Besteak beste, Cecilia Bartoli, Maria Joao Pires eta Micha Maisky bakarlariak aritu dira Principal antzokian. Pittsburgeko Orkestrak eta Royal Philarmonic Orquestrak ere jo dute Arabako hiriburuan.
Aurtengo zikloa zabaltzeko,Vienako Ganbera Orkestra arituko da, Xostakovitxen eta, Vienakoa izanda, nola ez, Mozarten lanak eskaintzen. Salzburgoko maisuaren Gaueko serenata txikia eta Pianorako 9. kontzertua joko dituzte. Xostakovitxen Piano, tronpeta eta hari orkestrarako kontzertua emango dute ondoren. Stefan Vladarrek zuzentzen du Vienako Ganbera Orkestra 2008. urtetik, eta, besteak beste, Carlo Zecchiren eta Yehudi Menuhinen zuzendaritzapean aritu da orkestra.
Ziklorako lau kontzertu antolatu dituzte. Otsailaren 15etik maiatzaren 16ra bitartean egingo dituzte, Principal antzokiko agertokian.
KONTZERTU HANDIENVII. ZIKLOA
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Principal antzokian, Gasteizen.
Vienako Ganbera Orkestra
Mozart eta Xostakovitxen lanak joko dituzte Gasteizen, Kontzertu Handien VII. Zikloa zabaltzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu